Vueling: Bilbotik New Yorkera
Proiektu honetan Vueling briefing bat lantzen ari gara, oso helburu zirraragarriarekin: Bilbo eta New York lotuko dituen hegaldi-kanpaina bat abiaraztea. Erronka bikoitza zen: alde batetik, 18 eta 30 urte bitarteko gazteak konbentzitu behar genituen putzua zeharkatzea inoiz baino errazagoa eta eskuragarriagoa zela, eta, bestetik, VIP bezeroei aukera eroso eta zuzena eskaini behar genien bidaia transatlantikoetarako.
Jone eta biok lanari ekin genion, Bilboko espiritua eta New Yorkeko energia mezu elektroniko berean aurki zitezen. Ez genuen txartel-eskaintza soila izan zedin nahi, abenturarako gonbidapena baizik.
Lan honetatik gehien gustatu zitzaiguna hain anbizio handiko ibilbide batekin lan egiteko aukera izan zen. Bertakoa (Bilbo) eta nazioartekoa (New York) nahasten dituen kanpaina kudeatzen ikasi genuen, Vueling desberdina izatea eragiten duen ukitu hurbil eta erraz horri eutsiz.
Azken emaitza aireratzeko prest zegoen email marketin proposamen bat izan zen, Manhattanen skyline ikusteko ametsa posible egiten zuena zure mugikorrean posta irekitzen zenuen une beretik.
Lankidetza: Jone Orobiorekin batera egindako proiektua.