Nola aurkitu eta garatu zure balioa profesional hasieran
Eneritz Trebolazabala
Otsailak 27, 2026
Joan den ostiralean, otsailaren 27an, Gazte Up 2026 ekitaldian izan nintzen, Bilbon. Topaketak
gazteei eta lan-munduan hasi diren pertsonei zuzendutako hitzaldiak eta tailerrak eskaini zituen,
profesionalki aurkezteko eta bereizteko gakoak erakutsiz. Hitzaldiak esperientzia pertsonaletatik
hasi eta estrategia profesionaletaraino izan ziren, eta aukera bikaina izan zen jada sektorean
daudenengandik inspiratzeko eta ikasteko.
Gehien gustatzen zaidan solasaldietako bat Tania Pérez psikologo eta nazioarteko
errekrutatzailearena izan zen. Zure balio profesionala eraikitzeko eta zure ibilbidearen hasieran
erakusteko moduari buruzko ikuspegia oso praktikoa eta errealista iruditu zitzaidan. Halaber,
asko gustatu zitzaidan Rubén Martínek profil profesional paregabea aktibatzeko moduari buruz
egindako hitzaldia. Beste hizlari batzuk, Bruno de Zabala kasu, nire gogokoenetakoak izan ziren,
beren burua berrasmatzeko eta modu sortzailean ekiteko modua erakutsiz.
Ekitaldiak erakutsi zidan gazteok aukera asko ditugula lan-munduan sartzeko, baina gakoa da
gure balioa identifikatzea eta modu originalean erakustea.
Oro har, ekitaldia nahiko gustuko dut, oso motibagarria izan zen, baina egia da hitzaldi batzuk ez
zitzaizkidala beste batzuk bezala iritsi, baina, oro har, oso ekitaldi polita iruditu zitzaidan, batez
ere guretzat, gazteentzat.
