Coca-Colak berriro erakutsi du bere publizitatea produktutik haratago doala eta balio
partekatuen alde egiten duela.
Eneritz Trebolazabala
2025/12/12
Coca-Cola markak urteak daramatza emozioetan oinarritutako publizitate-kanpainak
nabarmentzen. Zoriontasunaren kutxazaina adibide argia da enpresa batek nola eragin
soziala izan dezakeen bere produktua zuzenean aipatu gabe. Ekintza pertsonak
partekatzera gonbidatzen zituen esperientzia gisa aurkeztu zen.
Kanpaina kutxazain automatiko bat zen, Coca-Colaren irudiarekin, eta 100 euro eskaintzen
zituen, txartelik gabe. Baldintza bakarra zen diru hori beste norbaitekin partekatzea.
Kutxazainak berak ideiak iradokitzen zituen: haurdun dagoen bati pixoihalak erostea edo
kirol-kantxa batean baloiak oparitzea. Estrategia horrek markaren balioak indartzen ditu zoriontasuna, elkartasuna eta batasuna, eta erakusten du mezuaren eta ekintzen arteko
koherentziak sinesgarritasun eta inpaktu handiagoa sortzen duela ohiko edozein sustapenek
baino.
Coca-Colak erakusten du marka batek arrastoa utz dezakeela emozioetara joz eta
zoriontasuna kutsatzen duten ekintzak sustatuz. Esperientzia partekatu bat edozein iragarki
tradizional baino ahaltsuagoa izan daiteke.
