Hiru agentziaren esperientziak, proiektuak eta ikasgaiak

Eneritz Trenbolazabala
2026ko otsailaren 6a

Joan den otsailaren 6an hiru marketin-agentzia bisitatzeko aukera izan genuen: Sirope,
Workoholics eta Crisis. Esperientzia oso interesgarria izan zen, haren proiektuak ezagutzeaz
gain, sektore horretan benetan lan egitea nolakoa den zuzenean entzuteko aukera izan
genuelako.
Siropen, Cristinak gehiago kontatu zigun bere esperientzia pertsonalari buruz, enpresari buruz
baino. Beldurrak eta frustrazioak aipatu zituen. Gauza "txarrei" buruz hitz egiteaz gain, sektoreko
gauza onak ere esan zizkigun. Oso hurbilekoa eta gizatiarra izan zen, eta edozein lanetan
osasun mentala zaintzea zein garrantzitsua den pentsatzen utzi zidan.
Bestalde, Workoholicsek proiektu asko erakutsi zizkigun, Athletic bezalako marka ezagunekin
egindako kanpaina handietatik hasi eta proiektu txiki eta pertsonalagoetaraino. Aurkezpena bai,
egia da ez zela onena izan, baina tira, hala eta guztiz ere, agentziak berak oso interesgarria eta
profesionala dirudi. Oso proiektu onekin.
Azkenik, Crisis, oso ondo saldu ziren. Txikiagoa izan arren, talde osoa egon zen bertan, proiektu
pertsonalak eta bezeroenak erakutsi zizkiguten, eta enpresak barrutik nola funtzionatzen duen
azaldu ziguten, haiek lan egiteko erabiltzen dituzten metodoak, hala nola kanban-metologia.
Gainera, liburutxo bat oparitu ziguten.
Laburbilduz, Crisis empresa oso interesgarria iruditu zidan; enpresa gisa, uste dut Workoholicsek
asko duela eskaintzeko; eta Sirope asko gustatu zitzaidan pertsonalki. Bisita honek konturatu
nintzen marketina ez dela proiektuak bakarrik, baita esperientziak, ikaskuntzak eta egiten
duzunarekiko grina handia ere.